top of page

NOR GARA?

Txindoki pelota elkartea gara, Gasteizko Alde Zaharrean kokatzen den pilota elkarte bat. Gure elkartea 8-12 urte bitarteko umeei zuzendua dago eta alde zaharreko “auzolan” pilotalekuaz baliatzen gara. Hainbat ekintza ezberdin egiten ditugu, zeintzuk eta zertarako diren jarraian azaltzen direlarik.

ZER EGITEN DUGU?

Txindoki-Auzolan pilota elkarteak kulturartekotasuna landu nahi du pilotaren bitartez. Proiektu honen helburuen artean elkarbizitza, errespetua, komunikazioa eta kooperazioa sustatzea aurkitzen dira. Horretarako, komunitate (auzo) osoaren elkarlanean oinarrituko gara, Gasteizko Alde Zaharrari bizitza emateko asmoz.

ZERTARAKO EGITEN DUGU?

Proiektu honen bitartez Alde Zaharreko pertsona ororen integrazioa bilatu nahi dugu. Horretarako, eta euskal pilota baliabidea izanik, proiektuan parte hartuko duten umeen garapen integrala bilatzen dugu, auzoaren eta komunitatearen parte senti daitezen.

bottom of page