TXINDOKI-AUZOLAN
PILOTA ELKARTEA
saioaren helburu espezifikoak eta arduradunak
Saioaren helburu espezifikoak:
-
Ikasleen elkarren arteko ezagutza sustatzea
-
Instalakuntza berriekin lehen kontaktua izatea
-
Ikasleen arteko elkarlana bultzatzea
-
Modu ludiko batean euskal pilotarekin lehen harreman bat izatea
​
Arduradunak:
-
Entrenatzailea: Pilotaren ezagutza teknikoak barneratuak dituen pertsona bat izango da. Honek inklusioa lortzeko pilotarekin loturiko jarduera ludikoak diseinatuko ditu. Honakoa izango da saioaren arduradun nagusia, bera arduratuko da ariketen azalpenaz, saioaren dinamizazioaz eta dena egoki doala baieztatzeaz, klasearen kontrola berea izango da.
-
Gasteizko alde zaharreko gizarte hezitzailea: Honako honek, egoeraren berri emango dio entrenatzaileari aldez aurretik. Era berean zailtasunak dituzten kasuen berri emango die eta hauek lantzeko moduaren gomendioak luzatuko dizkio inklusioa benetan gauzatzeko. Jardueran zehar laguntzaile eta dinamizatzaile lanak egingo lituzke, behatzaile lanak albo batera utzi gabe.