TXINDOKI-AUZOLAN
PILOTA ELKARTEA
INKLUSIOA
Ikerketa ugariren aburuz jarduera fisikoa egitea funtsezkoa da norbanakoaren garapenean. Modu horretan, haurrek txikitatik ohitura osasuntsuak barneratu behar dituzte bizitza osoan zehar mantendu beharrekoak. Aditu batzuen ustez, jarduera fisikoa egiteak osasun hobea izatera eramaten gaitu (Rodríguez, 2009); eta beste batzuek ordea, harremanak egiteko baliagarria dela diote (Fernández, 2010). Ideia ezberdinak izan arren, denak ados daude ondorengo baieztapenarekin: jarduera fisikoa egitea ezinbestekoa da.
Zoritxarrez, azken hamarkadetan gizakiaren jarduerak sedentarismoruntz jo du. Jendeak geroz eta jarduera fisiko gutxiago egiten du, eta gaur egun, inoiz baino sedentarioagoak garela esan daiteke horrek dituen ondorio negatiboekin: gaixotasunak, bihotzeko arazoak, etab. (Esnaola eta Revuelta, 2009). Horregatik, eta haurren sozializazioa zein inklusioa helburu izanik, proiektu hau aurrera eramateko erabakia hartu dugu.
​
Iturriak:
- Esnaola, I., eta Revuelta, L. (2009). Relaciones entre la actividad física, autoconcepto físico, expectativas, valor percibido y dificultad percibida. Acción psicológica, 6(2), 31-43.
​
-Fernández-Zabala, A. (2010). El autoconcepto social en la adolescencia y juventud: Dimensiones, medida y relaciones (Doctoral dissertation, Universidad del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitatea).
Eskolan zein gizartean dagoen aniztasunaren aurrean kontzientzia hartu
Desberdintasunen aurrean ikasleak sentsibilizatzea eta heztea
Premia bereziak dituzten edo aniztasun funtzionala duten pertsonak gizartean onartuak izatea
Gutxiengoa gehiengoaren partea izatea
Aniztasunaren ondorioz sortzen diren gatazkak kudeatzeko agertzen den ikuspuntu berria
Hauen erlazioak, hartu emanean oinarritzen dira, bietako inor gutxitu edota gailendu gabe; hau da, baloratuz
Iturriak:
- Baranguan Yarza, M. (2017). Kulturartekotasuna eskolan. Hezkuntza inklusiboaren bidean.
- López López, I. (2018). Inklusioa eskolan: urritasunarekiko jarrerak Heziketa Fisikoko klaseetan.
INKLUSIOA AZTERGAI
Honako bideo honetan, Leire Lazcano gizarte langilea ekarri dugu gurera. Langile honek bere lanaren berri emango digu bai eta gomendio eta aholku interesgarriak ere inklusioaren inguruan.
​
​
PILOTA INKUSIBOA OTE?
Pilota eta Inkusioari buruzko gogoeta bultzazte aldera, jarraian, Beñat Kandela pilotari eta pilota entrenatzailearekin solasean aritu gara, bere ikuspuntua eta pilotaren gaur egungo egera aztertze aldera. Animatu elkarrizketa hau ikustera, benetan da interesgarria!
​