TXINDOKI-AUZOLAN
PILOTA ELKARTEA
JARDUEREN DINAMIKA OROKORRA
Saioan zehar jarraituko dinamika, hiru atal nagusitan banatuko genuke: Topatze unea, jardueren unea eta agurra. Une bakoitzean jarraituko den dinamika bakoitza jarraian dugu azaldurik:
​
1-Topatze unea: Lehen eguna denez, entrenatzaile eta hezitzaileek ongietorria egingo diete beren buruak aurkeztuz. Era berean instalakuntzen erakusketa txiki bat egingo zaie, bere toki ezberdinak erakutsiz. Azkenik, pilotaleku erdian eseriko dira guztiak borobil bat osatuz eta bertan haur bakoitzak banaka bere izena, adina eta kirolarekin duen harremana azalduko du laburki.
​
2-Jardueren unea: Umeak borobiletik altxa eta entrenatzaileak proposatuta jarduera ezberdinak egingo dituzte. Jarduera hauek zehatzago ikus daitezke behean dauden botoiak klikatuz gero.
​
3-Agurtze unea: Haurrei saioaren inguruan galdetuko zaie, beren sentsazio, iritzi bizipen… ezberdinak azaltzeko eskatuko zaie, saioaren inguruko beren pertzepzioa ezagutzeko. Azkenik haurrak agurtu eta hurrengo saioaren eguna gogoraraziko zaie.