TXINDOKI-AUZOLAN
PILOTA ELKARTEA
KATU KATU
​
Ezagutza jolasa
Umeak haien artean ezagutzeko katu-katu jolasa aurrera eramango dugu. Hasieran, ume guztiek haien izena ozenean esango dute. Ondoren, ikasle batek jolasari hasiera emango dio euskal pilotako pilota esku-artean edukiko duelarik. Beste ume baten izena ozen esan beharko du eta pilota gora bota. Bere izena entzuten duen umea pilotaren bila joan beharko da eta bi aukera izango ditu:
-
Pilota bote eman baino lehen airean hartzen badu, katu katu eta beste ume baten izena ozen esan ahalko du eta ondoren pilota gora bora (adb. Katu-katu joxean!)
-
Pilota bote eman baino lehen hartzen ez badu, beste ume guztiak korrika egin ahalko dute umea baloia hartu arte. Momentu horretan umeak hiru pauso eman ahalko ditu eta beste ume bati kolpatzen saiatuko da (pilota boterik gabe botatzen, boloen antzera).
Pilota kolpatzen dionari ASTOA hitzaren letrak jasoko ditu, banan-banan. Hau da, lehenengo aldian A letra, bigarrenean S letra, etab. Norbaitek ASTOA hitzaren letra guztiak lortzen baditu astoa imitatu beharko du. Geroago ume guztiak imitaziora batuko dira.
*Aldaera: pilota gora bota beharrean frontisaren kontra botako dute umeek.