top of page

ERRONKA KOOPERATIBOAK

Urteak dira Ikaskuntza Kooperatiboak Euskal Herriko hezkuntza munduan lekua hartu zuela. Honen funtsa, elkarbizitzan oinarritutako jarduerak aurrera eramatea da ikasleak etorkizuneko bizitzarako ahalik eta hoberen prestatzeko xedearekin. Horretarako, ikasleak txikitatik metodologia honen bidez hezteak ondorio positibo ugari ekar ditzakeela uste da. Horien artean aurkitzen dira aniztasunaren trataera edota elkarlanean aritzeko ohitura esaterako. Metodologia honek bere gain hartzen ditu behar bereziak dituzten ikasleak, beste herrialde batetik etorri berriak, etab. eta hauei kalitatezko hezkuntza eskaintzeko saiakera egiten du, eskubide berdintasuna oinarri baitu (Beitia, Gurrutxaga, Lacunza, Roa, Cañas eta  Aholkulariak, s.f.).

 

Metodologia ezberdina izan arren, ikaskuntza-irakaskuntza helburuak berdinak izaten jarraitzen dute. Gizartearen eskakizunei erantzuten die, baina modu indibidualista eta lehiakorra alboratuz, eta kooperazioan indar guztiak jarriz. Ikasleek ardurak banatzen dituzte, eta horrek taldearen parte sentitzera eramaten dituzte, taldekideen aurrean bere gaitasunak erakusteko aukera dutelarik, hala nola, ardurak hartzeko, taldean jarduteko, adostasun batera heltzeko, etab. gaitasuna (Beitia, Gurrutxaga, Lacunza, Roa, Cañas eta  Aholkulariak, s.f.).

 

Inklusioa marko pedagogiko honen oinarrietako bat da. Ezaugarri desberdinetako ikasleek elkarlanean aritzen ikasten dute, batak besteari laguntzeko aukera dutelarik, haien beharren arabera. Oinarrizko gaitasunak lantzeko eta ebaluatzeko parada ere ematen du metodologia honek, betiere osotasunean aplikatzen bada, hau da, sortua izan den moduan errespetatuz gero (Beitia, Gurrutxaga, Lacunza, Roa, Cañas eta  Aholkulariak, s.f.).

 

Ikaskuntza kooperatiboa zehatza eta malgua da, ez du beste mundu bateko ezer bilatzen eta eskatzen, beraz, ez dago aurrera eramateko arazo handirik. Eskaintzen dituen material eta baliabideak ulerterrazak eta erabilgarriak dira, zeina marko pedagogiko baten funtsezko ezaugarria den. Dedukzioan oinarritzen da, hau da, aplikazio faseak eta sekuentziak zehatzetik orokorrera doaz (Beitia, Gurrutxaga, Lacunza, Roa, Cañas eta  Aholkulariak, s.f.).

Iturria: Beitia, J. M. D. L. M., Gurrutxaga, M. L. G., Lacunza, J., Roa, P., Cañas, T. S., & Aholkulariak, M. S. U. G. B. XXI. Gizaldiko irakaskuntza. ikaskuntza kooperatiboa. ik/ki programa Gipuzkoan. Gomendio praktikoak.

bottom of page